Programas y Servicios para hacer frente a posibles agresiones sexistas

Os hacemos llegar la carta de la Consejera de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales junto con el Consejero de Cultura y Política lingüística para que la hagáis extensiva a las Federaciones Territoriales y Clubs Deportivos. Con ella se trata de recordar a todo el ámbito deportivo que el Gobierno Vasco tiene a su disposición programas y servicios para hacer frente a posibles agresiones sexistas.

2023ko Espainiako Junior Txapelketaren Entrenamenduak

Interesa duten klubei jakinarazten zaie ekainaren 4an, igandean, 11, 18 eta 25ean, hasiko direla otsailaren 25eko Euskadiko junior mailako txapelketan urrezko eta zilarrezko domina lortu zuten kirolarien entrenamenduak.

Entrenamendua ALAZNE Ikastetxeko instalazioetan izango da, La Paz auzoan, Arteta kalea 4, Gurutzeta, Barakaldo, 10.00etatik 12.00etara, Zaragozako Txapelketa Nazionala prestatzeko.

OHAR GARRANTZITSUAK
Euskal Selekzioen prestaketa entrenamenduetarako derrigorrezkoa da Dobok eta gerrikoa.

Taekwondoko zapatilekin edo oinutsik entrenatuko da.

Kirolariek borrokarako nahitaezko kirol-materiala eramango dute.

Bost euskal domina Espainiako Kadete eta 21 urtez azpikoetan

Joan den asteburuan Cartagenan (Murtzia) ospatu diren KADETE eta SUB-21 Txapelketa Nazionaletan parte hartu duen Euskadiko Taekwondo Federazioaren ordezkaritza zabalak bost domina lortu ditu guztira, eta nabarmentzekoa da MAIALEN MARCO lehiakideak emakumezkoen kadeteetan lortutako URREA.

Txapelketa ofizialak parte hartze handia izan du, 600 lehiakide baino gehiago izan ditu neska-mutilen artean, eta maila tekniko ona erakutsi du. Bertan, Batzorde Tekniko Nazionalak nazioarteko hurrengo ekitaldietan (Kadete Mailako Munduko Txapelketa edo 21 urtez azpiko Europako Txapelketa) deituko dituen kirolariak ikusi ahal izan dira.

Azpimarratzekoa da Espainiako Taekwondo Federazioak sustatutako txapelketaren antolaketa ona eta lehiatzaileen, arbitroen eta teknikarien nahiz ikusleen asistentzia ugaria.

Hauek izan dira euskal medailistak:

MAIALEN MARCO, URRE KADETE +59K

JON ANDER URDA, BRONTZE KADETE – 49K

EDER DIAZ, BRONTZE KADETE + 65K

IVAN MEDIAVILLA, BRONTZE AZPI-21 + 87K

IZARBE CIMADEVILLA, BRONTZE AZPI-21 – 53K

euEuskara