Euskadiko Senior Selekzioa

Euskadiko Taekwondo Federazioak joan den asteburuan La Nucian (Alacant) egin ziren Txapelketa Nazional Absolutuetan eta Teknikoko eta Poomsaeko Txapelketetan duen ordezkaritza zabalak paper bikaina egin du maila eta pisu guztietan maila altua duen txapelketa batean.

Zorionak kirolari, teknikari, epaile eta epaile talde osoari.

2022ko Sari Nazionalak

Espainiako Taekwondo Errege Federazioko Sari Batzordeak SARI NAZIONALA eman dio Eugenio Castrillo Fernández Euskal Federazioko Arbitraje zuzendariari, 2022an JARDUERA NAZIONALETAN HOBEKIEN ETA GEHIEN LAGUNDU DUEN POOMSAEKO ARBITRO NAZIONALARI.

Saria joan den ostiralean, hilak 17, banatu zen Alacanteko La Nucian ospatutako Taekwondoko Sari Nazionalen Galan.

Euskadiko Junior Txapelketa

Datorren larunbatean, otsailaren 25ean, goizean, Bilboko Bizkaia Pilotalekuko instalazioetan gizonezkoen eta emakumezkoen Junior mailako Borrokaldi Txapelketa ospatuko da. Bertan, EAEko hainbat klubetako hirurogei kirolarik hartuko dute parte.

Kirol egutegiko txapelketa ofiziala Euskadiko Taekwondo Federazioak antolatuko du eta dominadun guztien artean Federazioko teknikariek Euskadiko ordezkariak hautatuko dituzte maiatzean Cartagenan jokatuko diren txapelketa nazionaletarako.

2023ko Txapelketa Nazionalak

Asteburu honetan borrokako, teknikako eta poomsae kategoria absolutuko Espainiako Txapelketa ofizialetan parte hartzen duen Euskadiko Taekwondo Federazioaren ordezkaritza ia berrogeita hamar kirolari, teknikari eta epailek osatzen dute.

Larunbaterako 400 kirolari daude izena emanda borroka-proban eta poomsae kategoria indibidual ofizialetan 

Igandean, teknika eta poomsae txapelketa bakarrik egingo da gainerako kategorietarako.

Txapelketa Alacanteko La Nucia herrian ospatuko da, goizez eta arratsaldez. Bertan, lehiakideek puntuak lortu nahi dituzte maiatzean Azerbaijanera joango den talde nazionalean tokia lortzeko.

euEuskara