Senior Txapelketa Nazionala prestatzeko entrenamenduak

Interesa duten klubei jakinarazten zaie urtarrilaren 15ean (igandea), urtarrilaren 22an eta 29an eta otsailaren 5ean eta 12an hasiko direla abenduaren 17ko Euskadiko senior txapelketako dominadun kirolarientzako entrenamenduak.

Entrenamendua Alazne Ikastetxeko instalazioetan izango da (La Paz auzoa, Arteta kalea 4, Gurutzeta, Barakaldo), 10:00etatik 12:00etara, otsailaren 18an Benidormen (Alacant) egingo den Txapelketa Nazionala prestatzeko.

Entrenamenduetarako, kirolariek borrokarako kirol-materiala eraman beharko dute.

Eugenio Castrillo Nazioarteko Epailea

Eugenio Castrillo Fernández jaunak, Euskadiko Federazioko epaile-zuzendariak, Taekwondoko Nazioarteko Arbitro titulua lortu du Parisen (Frantzia) azaroaren 3tik 6ra egindako WT Nazioarteko Mintegian.

Nazioarteko Mintegian, Espainiako Taekwondo Errege Federazioko bederatzi arbitrok maila gorena lortu dute.

Zorionak guztioi!

Eguberri On!

Zuzendaritza Batzordeak eta Euskadiko Taekwondo Federazioa osatzen duten pertsona guztiek eguberri on eta kirol urte bikaina opa dizue 2023!!

euEuskara