2023ko Euskadiko Junior Txapelketan izena eman duten lehiakideen zerrenda erantsi dugu.
2023ko Txapelketa Nazionalak
Asteburu honetan borrokako, teknikako eta poomsae kategoria absolutuko Espainiako Txapelketa ofizialetan parte hartzen duen Euskadiko Taekwondo Federazioaren ordezkaritza ia berrogeita hamar kirolari, teknikari eta epailek osatzen dute.
Larunbaterako 400 kirolari daude izena emanda borroka-proban eta poomsae kategoria indibidual ofizialetan
Igandean, teknika eta poomsae txapelketa bakarrik egingo da gainerako kategorietarako.
Txapelketa Alacanteko La Nucia herrian ospatuko da, goizez eta arratsaldez. Bertan, lehiakideek puntuak lortu nahi dituzte maiatzean Azerbaijanera joango den talde nazionalean tokia lortzeko.
Espainiako Poomsae Txapelketa (Zirkularrak)
Honekin batera doakizu Poomsae kategoriako Espainiako Txapelketako zirkularra. Izena emateko beharrezkoak diren gainerako dokumentuak ere aurki ditzakezue.
Euskadiko Teknika Txapelketa
Datorren igandean, urtarrilak 22, arratsaldez, Euskadiko Taekwondo Federazioak helduentzako Teknika eta Poomsae Euskadiko Txapelketa antolatu du Bilboko Miribillako Bizkaia Frontoian.
Txapelketa ofizialean berrogeita hamar lagunek baino gehiagok parte hartuko dute junior, senior, master, bikote eta hirukote kategorietan, aurten Benidormen (Alacant) egingo diren txapelketa nazionaletan.
Igandean, hilak 29, Gurutzetan (Barakaldo) hasiko dira probako dominadunekin entrenamenduak. Bertan, Federazioko Teknika eta Poomsae Saileko teknikariek otsailaren 18an Alacanten podiuma lortzeko lehian arituko diren Euskadiko ordezkariak aukeratuko dituzte.


Espainiako Senior Borroka Txapelketa (Zirkularrak)
Honekin batera doakizu Espainiako Senior Txapelketako zirkularra, borroka-kategorian. Izena emateko beharrezkoak diren gainerako dokumentuak aurki ditzakezue.
Helduen Euskadiko Teknika Txapelketaren Zozketa
2023ko urtarrilaren 22an egingo den Helduen Euskadiko Teknika Txapelketaren zozketa.