402 Bisita

Joan den asteburuan Cartagenan (Murtzia) ospatu diren KADETE eta SUB-21 Txapelketa Nazionaletan parte hartu duen Euskadiko Taekwondo Federazioaren ordezkaritza zabalak bost domina lortu ditu guztira, eta nabarmentzekoa da MAIALEN MARCO lehiakideak emakumezkoen kadeteetan lortutako URREA.

Txapelketa ofizialak parte hartze handia izan du, 600 lehiakide baino gehiago izan ditu neska-mutilen artean, eta maila tekniko ona erakutsi du. Bertan, Batzorde Tekniko Nazionalak nazioarteko hurrengo ekitaldietan (Kadete Mailako Munduko Txapelketa edo 21 urtez azpiko Europako Txapelketa) deituko dituen kirolariak ikusi ahal izan dira.

Azpimarratzekoa da Espainiako Taekwondo Federazioak sustatutako txapelketaren antolaketa ona eta lehiatzaileen, arbitroen eta teknikarien nahiz ikusleen asistentzia ugaria.

Hauek izan dira euskal medailistak:

MAIALEN MARCO, URRE KADETE +59K

JON ANDER URDA, BRONTZE KADETE – 49K

EDER DIAZ, BRONTZE KADETE + 65K

IVAN MEDIAVILLA, BRONTZE AZPI-21 + 87K

IZARBE CIMADEVILLA, BRONTZE AZPI-21 – 53K

euEuskara