Euskadiko Taekwondo Federazioa, EDU/3186/2010 Aginduan ezarritakoaren arabera, hapkido espezialitateko I. eta II. mailetan entrenatzaileak prestatzeko ikastaroak antolatzeko aukera aztertzen ari da.
Ikastaroak modu trinkoan egingo dira (presentziala eta erdi-presentziala) 2024. urtea amaitu aurretik, betiere izena eman duten kirolarien kopuruaren arabera.
Hapkidoko Gerriko Beltza diren eta prestakuntza-ikastaroren bat egin nahi duten kirolariek Euskadiko Taekwondo Federazioarekin harremanetan jar daitezke, izen-abizenak, posta elektronikoa eta zein kategoriatarako nahi duten adierazita ekainaren 1a baino lehen.