Euskadiko kadete eta junior mailako selekzioak azaroaren 19an, larunbata, Aragoiko Taekwondo Federazioak antolatutako Match Testean parte hartu zuen.
Kirol proba arrakastatsua izan zen, Aragoi, Madril edo Gaztela-Mantxako selekzioekin entrenamendu zorrotza egin baitzuten. Bertan, euskal taldea pixkanaka hobetzen joan zen eta hurrengo Euskadiko eta Espainiako Txapelketetan dominak lortzeko aukera ugari eman zituen.